Biografia: Julio Urkixo Ibarra

Julio Urkixo Ibarra

(Deustu, 1871/04/03 – Donostia, 1950/10/28)

Julio Urkixo Ibarra 1871ko apirilaren 3an jaio zen Deustun, familia aberats eta karlista batean.

Zuzenbide-ikasketak egin zituen (lehenengo, Deustun, eta ondoren, Salamancan), baina hizkuntzetarako zuen erraztasunak eta hizkuntzalaritzarako zaletasunak urteetan euskararen inguruko ikerketak burutzera bultzatu zuten. 1907an, Revista Internacional de Estudios Vascos eman zuen argitara. Karlos erregegaiarekin bidaiatzen ari zela kaleratu zen aldizkari horren lehen alea.

Bere bizitza guztian zehar, Julio Urkixok euskal kulturari buruzko liburuak bildu zituen, eta 10.000 ale baino gehiago biltzea lortu zuen. Ale horietako asko, benetako altxorrak, 1936ko Gerra Zibila hastean, betiko galtzeko zorian egon ziren.

Familia karlista bateko partaide izaki, Julio Urkixo politikan ere aritu zen, eta 1931n alderdi katoliko-foruzaleko diputatu izendatu zuten. Gerra Zibilaren ostean (anaia bat galdu zuen bertan), Donostian bizi izan zen erretiratuta, 1950eko urriaren 28an hil zen arte.

Ondoko lizentziak babestua: Creative Commons Attribution Non-commercial Share Alike 3.0 License

Karlismoa Euskal Herrian, Euskomedia Fundazioa Asteasuain, 14 (Txikierdi) 20170 Usurbil (Gipuzkoa). Tlf: 943 32 22 62 euskomedia@euskomedia.org