Kronologia

1794ko abuztuak 4 Frantziako tropak Donostian sartu ziren. Gipuzkoako Batzar Nagusiek, Getarian bilduta, garai bateko independentzia eta askatasuna berrezarri zituzten.

1808ko martxoak 18 Karlos IV.ak eta haren seme Fernandok abdikatu egin zuten. Josef Bonaparte Espainiako errege izendatu zuen Napoleonek.

1812ko martxoak 19 Cádizko Konstituzioa.

1814ko maiatzak 4 Fernando VII.ak Espainiara itzuli eta Konstituzioa baliogabet zuen.

1814ko uztailak 29 Fernando VII.ak euskal foruak berrezarri zituen.

1820ko matxoak 7 Hirurteko Liberalaren hasiera.

1823ko urriak 1 Absolutismoaren berrezarpena. Fernando VII.ak berriz baliogabetu zuen Konstituzioa eta foruak berrezarri zituen.

1833ko irailak 29 Fernando VII.aren heriotza. Isabel II.a, erregina.

1835ko ekainak 10 Bilbo lehen aldiz setiatua.

1835ko urriak 26 Bilbo bigarren aldiz setiatua.

1839ko abuztuak 29 Bergarako Hitzarmena.

1839ko urriak 25 Foruen onarpena Konstituzioaren barnean.

1841ko urriak 29 Aduanak kostara lekualdatu zituzten.

1868ko irailak 30 Iraultza Loriatsua. Isabel II.a Espainiatik joan zen, Lekeitiotik abiatuta.

1870ko azaroak 16 Amadeo Savoiakoa, Espainiako errege.

1872ko abendua Altxamendu karlista eta gerraren hasiera.

1873ko abenduak 28 Bilborenko aurkako setioa.

1874ko apirila Karlisten porrota Somorrostron.

1874ko maiatzak 2 1873ko Bilboko setioaren amaiera.

1876ko otsailak 27 Karlos VII.ak muga zeharkatu zuen. Gerraren amaiera.

1876ko uztailak 21 Foruak deuseztatzeko legea.

1885 Karlismoa bizitza politikora itzuli zen.

1931 Karlismoaren hiru adarrak “Comunión Tradicionalista” alderdian batu ziren.

Ondoko lizentziak babestua: Creative Commons Attribution Non-commercial Share Alike 3.0 License

Karlismoa Euskal Herrian, Euskomedia Fundazioa Asteasuain, 14 (Txikierdi) 20170 Usurbil (Gipuzkoa). Tlf: 943 32 22 62 euskomedia@euskomedia.org